Immigranteak urtebetean atxikitzeko legea, Israelen

Berria, , 11-12-2013

JERUSALEM. Israelen sartzen diren paperik gabeko immigranteak urtebetean atxilotuta eduki ahal izango dituzte etorkizunean, beren aurkako zigor auzirik izan ez arren. Auzitegi Gorenak berriki baliogabetu zuen hiru urteko atxiloaldia baimentzen zuen legea, eta Israelgo Parlamentuak arau arinago bat onartu zuen astelehenean. Oposizioak helegitea iragarri du lege berriaren kontra ere, asilo eske doazenak gaizkiletzat hartzen jarraitzen duelako.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)