'Balta Txuria. Balta Berdea. El rumor del Urumea' dokumentala gaur, Zarautzen

sos arrazakeriaren lana ikusteko aukera izango da giza eskubideen nazioarteko egunean

Diario de noticias de Gipuzkoa, a.l, 10-12-2013

zarautz. SOS Arrazakeriaren Balta Txuria. Balta Berdea. El rumor del Urumea dokumentala proiektatuko dute gaur, 19.00etan, Zarauzko Modelo Aretoan.

Giza eskubideen nazioarteko eguna da gaur eta leku batzuetan egun hori ospatuko da eta Udaletik gogoratu duten moduan, “beste batzuetan, eskubide horiek defendatzen jarraitu beharko da”. Zarautzen, SOS arrazakeriaren dokumentala ikusteko aukera eskainiko dute. Lan honetan ekialdeko Europatik etorritako ijito jatorriko giza talde baten egoera kontatzen da. Astigarragan daude kokatuta, eta beraiekin garatzen ari diren programaren nondik norakoak azaltzen dira dokumentalean zehar.

SOS Arrazakeriako kide den Mikel Mazkiaranek aurkeztuko du Balta Txuria. Balta Berdea. El rumor del Urumea dokumentala eta proiekzioa amaituta, eztabaida gidatuko dute berak eta Julen Aranguren, Zarauzko Udaleko Inmigrazio teknikariak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)