EUROSUR EGITASMOAREN PUNTU NAGUSIAK

Berria, , 03-12-2013

• Aplikatzen hasi direnak. Europako 18 herrialdetan hasi dira Eurosur sistema erabiltzen: Italia, Malta, Frantzia, Espainia, Bulgaria, Kroazia, Zipre, Estonia, Finlandia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia, Portugal, Errumania, Eslovakia eta Eslovenia. EBkoa ez izan arren, Norvegiak ere parte hartu du sistema berriaren antolaketan. 2014ko abendutik aurrera, Austria, Belgika, Txekia, Danimarka, Alemania, Luxenburgo, Herbehereak, Suedia, Islandia, Liechtenstein eta Suitzara hedatuko dute.

• Helburuak. Egitasmoak hiru helburu nagusi ditu: Europako Batasunera «oharkabean» sartzen diren paperik gabeko migratzaileen kopurua jaistea; etorkinak erreskatatuz, itsasoan gertatutako heriotzak gutxitzea; eta EBko «barne segurtasuna» indartzea.

• Faseak. Eurosur programak hiru epe bereizten ditu: lehenengoan, herrialde bakoitzak bere zaintza sistemak hobetu eta gainontzeko kideekin partekatu beharko lituzke. Bigarrenean, zaintza eta segurtasunerako baliabideak hobetuko ditu Europako Batasunak —sateliteak, sentsoreak…—. Itsasoko zaintza eremu bakarra osatzea zen hirugarren fasea, baina Lampedusako ezbeharraren ostean, aurreratu egin dute hori.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)