ZARAUTZ
Harrera saioen balorazio positiboa egin dute ikastaroan parte hartu dutenek
Diario Vasco, 27-11-2013Zarauzko Udalak antolatutako harrera saioen oso balorazio positiboa egin dute ikastaroan parte hartu duten ikasle zein irakasleek. Harrera saio hauen helburua kanpotik gure artera datozenen egokitze eta integrazioa erraztea da. Arlo ezberdinetako 16 adituk jardun dute irakasle gisa, 10 saiotan banatuta. Landu diren gaien artean dira, besteak beste, errolda, euskara, sindikatuak, lanbide edo parekidetasuna.
Munduko hainbat bazterretatik etorritako 10 herritarrek hartu dute parte ikastaroan, eta oso balorazio positiboa egin dute guztiek. Era berean, ikastaroa eman dutenek ere positibotzat jo dute ekimena. Udaletxean bertan jaso zituzten ikasleek ikastaroa egin dutela zihurtatzen duten diplomak, Juan Luis Illarramendi alkatearen eskutik. Udaleko inmigrazio sailak ere modu positiboan baloratzen du ikastaroa, eta datorren urtera begira ikastaro hauek errepikatzeko intentzioa du, beti ere hobetzen jarraitzeko asmoz.
(Puede haber caducado)