ZARAUTZ
Errumaniako egunaren harira, elkar ezagutzen laguntzeko programa
Gaur iluntzeko 20:00etan Modelo zineman doako filma eskainiko da
Diario Vasco,
22-11-2013
Abenduaren 1ean Errumaniako eguna ospatzen dela eta, filme errumaniar bat ikusteko aukera izango da gaur, ostirala, azaroak 22, Modelo zineman, arratsaldeko 20:00etan. ‘Moartea domnului Lazarescu’ (Lazarescu jaunaren heriotza) da proiektatuko den filmaren izena. Sarrera dohakoa izango da.
Film emanaldi honekin, zarauztar – errumaniarrei euren hizkuntzan eskainitako kultura ekitaldi batez gozatzeko aukera eman nahi zaie. Aldi berean, gainontzeko zarauztarrek kultura honi buruz zerbait gehiago ezagutzeko aukera izango dute.
Honekin batera, Errumaniari buruzko liburuak egongo dira eskuragarri Sanz Enea Udal Liburutegian, heldu zein haurrentzako. Liburu hauek errumanieraz zein gazteleraz egongo dira eskuragarri. Batzuk baita bi hizkuntzetan ere.
Azkeneko urteetan munduko bazter ezberdinetatik etorritako bizilagun berriak iritsi dira gure herrira. Aniztasun honek aberastasuna eta onura ekarri dizkio herriari. Gaur egun 125 inguru dira Errumanian jaiotako zarauztarrak.
(Puede haber caducado)