Emigrazioaren inguruko hitzaldia gaur

Diario Vasco, DV |, 14-11-2013

Amezketako kultur astearen baitan,

atzo, Jokin Artolaren bidaia kontakizuna, ‘Kuba: bi gurpilen gainean buru bat begi bi’ izenburuko emanaldia ikusi zen. Gaur osteguna, ‘Emigrazioa Gipuzkoan, tenden – tziak eta arazoak’ izenburuko saioa antolatu da. Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria) eskainiko du hitzaldia. Ondoren denak pintxo – poteoan parte hartzeko gonbitea egin dute. Bihar, iluntzeko 19:30etan Pernando jaio zeneko 250. urtemugako ospakizunak prestatzeko bilera egingo da. Bertan, ideia bilketa egingo dute. Gaueko 21:00etan berriz, Kantu afaria izango da. Larunbatean berriz, goizeko 11:30ean II. Kros herrikoi txikia (izen ematea plazan. 3 maila bereziko dira) Ondoren, I. Hiruterdiz – aurre pelota torneoko finalak jokatuko dira arratsaldeko 17:30ean Sasturain atzeko aparkalekutik hasita, ‘Dien ta ez dienan gau magikoa’, herritarrek eskainitako kale antzerkia. Igandean berriz, urteroko azokaz gain, bigarren eskuko azoka ere izango da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)