ZARAUTZ
Bertakoak eta kanpotarrak elkar hobeto ezagutu asmoz, bazkari konpartitua
Diario Vasco, 29-10-2013SOS Arrazakeriak – ek antolatuta, aurten ere bertakoak eta kanpotik etorrei direnak elkar bazkaltzeko aukera izango da azaroaren 17rako prestatu den ekimenaren bidez. Iazko experientzia oso ondo joan zen, oso aberasgarria izan zela nabarmentzen dute guztiek, eta aurtengorako beste horrenbeste espero da eta zarauztarrei parte hartzeko gonbitea egiten zaie. Iaz hamar bazkari konpartitu ziren, eta denak gustora amaitu zuten, bai hemengoak eta baita kanpotarrak ere.
Ekimenaren helburua, elkar ezagutzeko guneak zabaltzea da, parte hartzaileek parada izan dezaten ezagutu eta aurreiritzi eta estereotipoekin apurtzeko. Bertako familia batek atzerritik etorritako beste batekin konpartituko du mahaia. Ospakizuna, bietako baten etxean izando da. Informazio gehiagorako, edo bazkaritarako izena emateko, udaleletxeko inmigrazio sailean (Zigordia kalea, 33), edo 943.005127 telefonora deituaz , edo honako helbidean: jaranguren@zarautz.org
(Puede haber caducado)