Hamabi neonazi identifikatu dituzte pintaketak egiteagatik
Berria, , 24-10-2013DONOSTIA. Hamabi pertsona identifikatu zituzten astelehenean Donostiako Igara auzoan, Amanecer Dorado alderdi neonaziaren aldeko pintaketak egiteagatik. Udaltzainek makil bat, bala gabeko pistola bat eta sinbolo faxisten pankarta bat atzeman zizkieten. Azaldu dutenez, gazte baten elastikoan Gu gara Espainia leloa irakur zitekeen, gazteleraz. Atzo, berriz, ikur frankistak kentzeko eskaera ez zuen onartu PPk Madrilgo Kongresuan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)