irudia. Erroma

LAMPEDUSAKO HILDAKOAK GOGOAN

Berria, , 22-10-2013

Immigrante talde batek urriaren 3an Lampedusa uhartean hildako 366 lagunak omendu zituen atzo Erromako Porta Pia plazan. Handik urrun, Agrigentoko portuan, Sizilian, estatu hileta egin zitzaien hildakoei, baina, askoren ustez, Italiako Gobernuak bere burua zuritu nahian antolatutako «fartsa» bat besterik ez zen izan. Eritreako agintari talde batek parte hartu zuen ekitaldian, eta «iraina» izan zen hori askorentzat, herrialde horretatik ihesi joan baitziren hildakoak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)