Egunsenti Urrekarako sei diputaturi immunitatea kendu diete
Greziako Parlamentuak diputatu neonaziak talde kriminaleko kide izateagatik auzipetzeko bidea ireki du
Berria, , 17-10-2013Erredakzioa
Egunsenti Urrekara alderdiko sei diputaturi immunitatea kentzea erabaki du Greziako Parlamentuak, eskuin muturreko diputatuak talde kriminaleko kide izateko akusaziopean ikertu ahal izan ditzaten.
Yorgos Yermenis, Panayiotis Iliopulos eta Stazis Bukuras talde kriminaleko kide direlakoan ari dira ikertzen, immigranteen aurkako erasoekin lotuta, eta Ilias Kasidiaris, Ilias Panayotaros eta Khrisovalantis Alexopulos, beste auzi batzuengatik.
Nikos Mikhaloliakos Egunsenti Urrekarako burua, Khristos Papas bigarrena eta Yannis Lagos diputatua atxilotuta daude, beste hainbat kiderekin batera, Pavlos Fyssas rap kantari antifaxistaren hilketarekin lotuta. Gaur, hain zuzen, buruzagia edo diputatuen %10 talde kriminaleko kide izateaz akusatuta dituen alderdi bati diru laguntza publikoak kentzea aurreikusten duen legea bozkatuko dute Greziako Parlamentuan.
(Puede haber caducado)