ZARAUTZ

50 lagunek baino gehiagok eman dute izena AISA euskara ikastaroetan

Izenemateekin Zarautzera etorri berriek euskara ikasteko borondatea argi eta garbi azaldu dute

Diario Vasco, 08-10-2013

Zarauzko bizilagun berriei eskainitako ikastaroak dira AISA euskara ikastaroak. Eta aurten ere harrera bikaina izan dute jatorri ezberdineko etorkinen artean. Rosa Quispek argi esan zuen aurkezpen prentsaurrekoan: «Euskaraz hitz egiten ikastea herrian integratzeko beharrezkoa dela uste dut». Ideia hau orokorra dela dirudi, 50 izen ematetik gora izan baititu aurtengo edizioak.

Rosa Quispek haurrak eta adinekoak zaintzen lan egiten du, eta aitortzen duenez, oso lagungarri egin zaizkio AISA ikastaroak: «Oraindik ez dut den dena ulertzen, baina lehen baino gehiago bai». Euskara ikasten hasi zenetik lana askoz ere errazagoa zaiola dio, eta horregatik izena eman du jada hiru aldiz programa honetan.

Aurten parte hartzen duten pertsona guztien ordutegi eta beharretara moldatzeko, 34 lagun inguruz osatutako bi talde egin dira. Izena eman dutenetatik gehienak (11) nikaraguarrak dira; bigarren multzo handienak txilertarrek (3) eta espainiarrek (3) osatzen dutenenak dira. Hauez gain, munduko beste hainbat txokotatik etorritako jendeak eman du izena; hala nola, Argentina, Pakistan, Brasil, Venezuela, Tunez, Senegal, Maroko, Paraguay, Bolivia, Colombia, Errumania, Mauritania eta Hondurastik etorritako bizilagun berriek.

Honek, Zarauzko Udalarentzat etorri berriek euskara ikasteko borondatea dutela adierazten du eta euskara Zarauzko komunikazio hizkuntza nagusiena ez ezik, integrazio tresna ere badela. Zarauzko Udaletik euskara – ikasle berri hauek guztiak zoriondu nahi dira gure hizkuntza ikasten hasteko ahalegina egingo dutelako kurtso honetan zehar.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)