TOLOSA - GOIERRI
Jabetza Eskolaren lehen jardunaldia
Diario Vasco, 02-10-2013Tolosako Jabekuntza Eskolari hasiera emateko, gaur Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzeneko Migrazio sailak elkarlanean antolatutako hitzaldi bat izango da Tolosako Abastosen. ‘Emakume migratzaileak eta komunikabideak: zurrumurruak, aurreiri – tziak eta estereotipiak’ izango du izenburu 17:00etan hasiko den jardunaldiak. Komunikabideek eskaintzen duten emakume migratzaileen irudia aztertuko da hizketaldian, eta horretan lagunduko du SOS Arrazakeria taldeko kide den Silviana Lucianik. Komunikabideek eragin zuzena dute emakume etorkinek gizartean duten irudia sortzeko garaian, zabaltzen diren zurrumurru eta estereotipoak direla eta. Ondoren, saioan bertan, zurrumurru eta aurreiritzien inguruan lan egiteko ildo batzuk aurkeztuko dira eta praktika onen adibideak eman.
(Puede haber caducado)