TOLOSA
Aniztasunaren errealitatea, aztergai atzo Lehiberrin
Diario Vasco, , 20-09-2013Tolosaldeko herritarren jatorri aniztasunaren erralitatea ezagutzeko, diagnostikoa egiten ari dira Tolosaldea Garatzen eta Foru Aldundia. Ekimenak eskualde honetako errealitatearen argazkia egin eta, irudi horretan oinarrituta, aniztasun politika egokiak garatzea du helburu. Prozesu honen haritik, atzo eskualde osoko alkateek bilera egin zuten Lehiberri Zentroan. Ibai Iriarte Tolosako alkate eta Marcos Nanclares Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun zuzendaria bertan izan ziren. Aipatutako bi erakundeak diagnostikoaren azken urratsak ematen ari dira, eta urtea bukatu baino lehen haren berri emango diete Tolosaldeko herritarrei.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)