Berrordainketa etorkin papergabeentzat

Berria, , 30-08-2013

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ondorengo irizpideak erabiltzen ditu etorkinekin uztailaren 1az geroztik:

• Urtebete erroldatuta daudenak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ematen dien txartela aurkeztuta, botikaren %40 ordainduko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botiketan.

• Urtebete erroldatuta egon eta 65 urtetik gora dutenak. Txartela erakutsita, %40 ordainduko dute. 2012ko apirilaren 24aren aurretik, farmazia doan bazuen, %10 ordainduko du, mugarik gabe.

• Erroldatuta urtea baino gutxiago daramatenak. Adingabeek %40 ordainduko dute, baita haurdun dauden emakumeek ere, haurdunaldiari lotutako botiketan. Adinez nagusiek, botiken %100.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)