'PIZTIA'-K SEI PERTSONA HIL DITU MEXIKON

Berria, , 27-08-2013

Mexiko behetik gora zeharkatzen duen zama trena bidetik atera, eta sei pertsona hil dira. Piztia —hala deitzen diote emigranteek— Erdialdeko Amerikako emigranteek AEBetako mugara joateko erabiltzen duten ohiko garraioa da. Ibilbidea minaz josita dago, eta emigranteei lapurtzen eta haiek bahitzen ibiltzen diren talde kriminalek kontrolatzen dute. Azken urte hauetan hobi komun ugari aurkitu dituzte trenaren ibilbidearen inguruetan, handiena Tamaulipas estatuan, bahitutako 72 emigranteren gorpuekin. Bidaiari kopuruari buruzko azken datuek adierazten dute urtean 140.000 pertsona inguruk bidaiatzen dutela Piztia-n.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)