102 etorkin lehorreratzea onartu du Italiak

Berria, , 08-08-2013

ERROMA. Italiako Gobernuak paperik gabeko 102 etorkin lehorreratzea baimendu du. Libiako kostan erreskatatu zituzten immigranteak, astelehenean, Italiako itsas erreskateko buruen eskariz, eta Maltak bere lurretan hartzea baztertu zuen. 102 etorkinen artean haurdun dauden lau emakume, zauritutako emakume bat eta 5 hilabeteko haur bat daude. Europako Batasunak eskertu egin du Italiaren keinua.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)