Immigranteei osasun arreta ez mugatzeko eskatu dute

Berria, , 26-07-2013

BILBO. Eusko Jaurlaritzak urtebete erroldan egotea eskatuko die etorkinei osasun txartela jasotzeko, eta Harresiak Apurtuz taldeak salatu du «lehen, bigarren eta hirugarren mailako pertsonak» sortuko direla sistema horrekin. «Batzuk osasun arretatik kanpo geratuko dira». Mugak horiek kentzeko eskatu diote Jaurlaritzari, eta osasun arreta pertsona guztiei bermatzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)