Osasun zerbitzua baldintzarik gabe emateko eskatu dute
Berria, , 24-07-2013SOS Arrazakeriak «bidegabetzat» jo du Eusko Jaurlaritzak paperik ez dutenen arreta arautu izana. Legearen arabera, etorkinek gutxienez urtebete egin beharko dute Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan, osasun txartela eskuratu ahal izateko. «Osasuna oinarrizko eskubide bat da, eta ezin du erroldara baldintzatuta egon. Are gutxiago kontuan hartuta etorkinek zer-nolako zailtasunak dituzten etxebizitza bat lortzeko eta erroldatzeko». Gainera, nabarmendu du urtebeteko epe hori betetzen ez duten etorkinak larrialdi zerbitzuetara bideratzea ez dela konponbidea. «Batez ere gaixo kronikoen kasuan. Gainera, etorkinek larrialdi zerbitzuak asko erabiltzen dituzten ustea gehiago zabaltzeko baino ez du balioko». Hori dela eta, paperik gabeko etorkinen arreta arautzen duen dekretua bertan behera uzteko eskatu diote Jaurlaritzari. «Berma dezala paperik gabeko etorkinentzat osasun arreta unibertsala». EH Bilduk ere argibideak eskatu ditu. «Berdintasun eta unibertsaltasun printzipioa urratzen ari da». Jon Darpon Osasun sailburuaren agerraldia eskatu du koalizioak Legebiltzarrean.
(Puede haber caducado)