Nomadak bidaltzeko, auzitara jotzeko agindu du Urruñako Herriko Etxeak
Berria, , 17-07-2013ERREDAKZIOA BAIONA
Igandean Urruñara iritsi ziren nomadak, Lapurdira, eta errugbi zelaian egokitu ziren. Herriko etxeak atzo jakinarazi zuen ibiltariak herritik botatzeko prozedura hasiko duela auzitegian. Odile de Coral auzapezak udal abokatuari agindu dio auzitara jotzeko, igande eguerdiaz geroztik Urruñan diren dozenaka karabanak herritik botatzeko. Errugbi zelaian ez ezik, bertze parke batean ere egokitu dira karabanetako batzuk.
Coralek azaldu du ibiltarien ordezkariekin hizketan aritu direla, eta egokia izan dela tratua, baina errugbi zelaiko atea behartua izan dela. Erantsi du nomadek ura eta argindarra hartu dituztela, horretarako baimenik ukan gabe.
Urruñako herriak zortzi gune egoki behar ditu bidaian diren jendeentzat, auzapezak aitortu duenez. Zortzi gune horiek ez dituela eraiki erran du Coralek, baina Urruñak 50 bat pertsona hartzen dituela oroitarazi du, eta nabarmendu du edozein modutan eskualdean ez dela eremu bakar bat ehun karabana hartzeko modukoa.
(Puede haber caducado)