URNIETA

Banaiz Bagara elkarteak jarduerekin jarraituko du udan

Diario Vasco, , 19-06-2013

Aurreko urteetan bezala, Banaiz Bagara elkarteak antolatzen dituen taldeak eta jarduerak udan ere jarraituo dute, denboraldiak ekartzen dituen ikutu berezi eta giro alaitsuarekin.

Aurten bereziki euskarazko ibilaldiak proposatzen dira. Betiko topalekutik abiatuz, Lekaio kultur etxetik, eta betiko orduan, astelehenetan 9:15etan eta ostegunetan 19:30etan, norabide eta gai ezberdinetako ibilaldiak prestatuko dira. Herria, Urnietako mendiak, parke edo berdeguneak ezagutzeko aukera izango dute, ba-tzuetan gai jakin batekin lotuz, herriko garai bat edo pertsonai bat.

Ibilaldi horiek udan ere euskara praktikatzeko aukera eskain-tzen dute, hiztegi berri bat ezagutu eta lantzeko (natura, herria, hiria edo historia) eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko, udako aireaz disfruta-tzen duten bitartean.

Parte hartzea doakoa eta irekia da, «eta guztiak zaudete gonbitatuta, euskaraz zerbait dakizutenak, urtean zehar euskara ikasi duzuenak, mintzalagunak eta baita euskaldun zaharrak ere, maila txikiko lagunekin hizkuntza partekatu nahi duzuenak».

Hala ere, ibiltzeaz gain, tartean kirola, dantza, kantu saioak eta jolasak ere eskaintzen dira, udan zehar eta horien datuak ere aldez aurretik jakinaraziko dira. Jarduera guztietan haur eta gurasoak edo aitona-amonak gonbidatuak daude elkarrekin parte hartzera.

Udako programen hasiera datorren astelehenean, ekainak 24, izango da eta abuztuaren 11an amaituko da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)