Europako Batasuna ados jarri da Schengeni buruz

Berria, , 31-05-2013

BRUSELA. Europako Batasuneko estatu kideek eta Europako Parlamentuak akordioa lortu dute, Schengen eremuaren funtzionamendua «indartzeko». Mugarik gabeko Europan estatuek noiz eta nola ezarri ahalko dituzten kontrolak zehaztu dute. «Immigrante uholde bat» ez zedin mehatxu larritzat har eskatu zuen Europako Parlamentuak, baina EBk ez du halakorik onartu, eta estatuek mugako kontrolak zorroztu ahalko dituzte etorkinei sarrera oztopatzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)