«Aurrerapausoa» txalotu du Mexikoko Gobernuak
Berria, , 23-05-2013AEBetan bizi diren 22 milioi migratzaile latinoamerikarretatik erdiak baino gehiago, 12 milioi inguru, mexikarrak dira, eta mugaz hegoaldera interes handiarekin ari dira aztertzen AEBetako lege erreforma. Mexikoko Gobernuak begi onez hartu du Senatuko Justizia Batzordeak demokraten eta errepublikanoen babesarekin egitasmoa aurrera atera izana, eta prozesuaren emaitza «zabala eta ez baztertzailea» izango den itxaropena agertu du. «Migratzaileen ekarpena aintzat hartuko duten esperantzan, bi aldeen arteko lankidetza estrategikoan sakondu eta eskualdeko aurrerapena bide seguruetatik sustatzea nahi genuke», adierazi du Mexikoko Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)