Dantzarako aukera emango du Anelkarren Elkartasun Festak

Patxi Monterok gidatuko du datorren zapatuan eskolako patioan afariarekin batera egingo den ekitaldia

Diario Vasco, :: JOSEBA LEZETA | ANTZUOLA., 05-05-2013

Aurtengo Elkartasun Festa dantzan egingo du Anelkarrek datorren zapatuan eskolako patioan. Patxi Monterok gidatuko duen saioa afari solidarioarekin batera izango da. Afalostean, berriz, erromeria hasiko da.

Afarirako txartelak salgai daude Itzar liburudendan eta Nerea drogerian. Hamabost euro balio dute eta Anelkarrek ez du haiek erosteko eperik jarri. Eguaztenean edo eguenean zenbat saldu diren begiratuko du bere aurreikuspenetarako.

Dantzari lotutako saioetan ibiltzen da Patxi Montero han eta hemen. Hainbat lekutako dantzak ekartzen ditu erromerietara eta jarraitzaile taldea ere badu.

Batutako dirua, azken Elkartasun Festetan bezala, Senegalera eta Kongora bidaliko da hango zenbait proiekturi laguntzeko.

Eguraldi hobearen zain egon da Anelkarren festa antolatzeko eta zapatuan lagun izango duen itxaropena du behintzat.

Maite Toledoren liburua

Maite Toledo idazle antzuolarrak ‘Hemen’ poema liburua aurkeztu zuen herenegun arratsaldean Donostiako Kale Nagusiko Noventa Grados dendan. Poesia irakurri eta aurkezpenera joandakoen aurrean literaturari lotutako berbaldia egin zuen Maite Toledok.

Hitzaldia, bihar Olaranen

Indarrean dagoen Atzerritartasun Legeari buruzko informazio eskainiko da bihar arratsaldeko seietan Olaran etxean emango den hitzaldian. Gurutze Gorriko legelari batek egingo du berba batez ere atzerritarrei eta atzerriko pertsonekin harremanetan dauden lagunei zuzendutako ekitaldi honetan. Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)