COSTA UROLA

'Bizilagunak' ekimena datorren igandean

Diario Vasco, 30-04-2013

Jatorri ezberdineko bizilagunak elkar ezagutzeko ‘Bizilagunak’ ekimena jarri du martxan Udalak. Hala, azken urteotan kanpotik etorri direnen integrazioa bultzatu nahi da, eta bide batez bertakoek ere kanpotik etorri direnekiko dauzkagun aurreiri – tziak bertan behara uzteko aukera dugun bitartean. Programaren ezaugarriak: Zarauzko bi familia elkartuko dira bazkaltzera. Familia bat bertakoa izango da eta bestea kanpotik etorritakoa. Bazkariak maiatzaren 5ean egingo dira. Norberak erabakiko du bere etxera norbait gonbidatzen duen edota bazkaltzera kanpora joaten den. Udalak 30 euro jarriko ditu bazkari bakoitza ordain – tzen laguntzeko. Izena emateko: Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzua, 943.005127 telefonoa edo: jaranguren@zarautz.org

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)