Aieteko 'Emakume munduak' erakusketa ikusteko azken egunak dira
Loreak eta tximeletak dira nagusi esposizioan eta 1.500 lagunek bisitatu dute jada
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 25-04-2013donostia. Paloma Navaresen Beste lur batzuk. Emakume munduak erakusketaren azken egunak dira Aieteko kultur etxean, Solazeko emakume japoniarrei eskainia. Martxoaren hasieran zabaldu zuten esposizioa, Emakumearen Egunarekin bat eginez eta baita Giza Eskubideen Zinemaldiarekin ere. Orain arte, 1.500 pertsona inguru pasa dira Aietetik.
Navaresek artelan hauen bidez berdintasunaren eta diskriminazio ezaren oinarrizko printzipioak sustatzea du xede, eta aldi berean, emakumeen giza eskubideen alde egiten du: “Modu aktiboan oztopoak deuseztatzeko eta aurreiritziak ezabatzeko saioa da. Egoera bidegabeak pairatzen dituzten emakume askoren egungo egoerara egindako hurbiltzea da”.
Proiektu honek egungo emakumearen mundua aztertzen du, emakume isiletatik hasi eta euren ahotsen aztarna utzi duten emakumeetara, gizarte pobreenetatik sofistikatuenetara. Paloma Navares artistak edertasun handiko artelanak jaso ditu, eta horien bidez, herrialde desberdinetako emakumeen egoerak islatu ditu kultura, tradizioa eta gizartearen ikuspuntutik. Horretarako, loreen formatu handiko argazkiak, petaloen instalazioak eta poesiaz betetako tximeleta dilindariak baliatu ditu.
Emakumeen kantu, poema edo hizkuntza sekretuek agerian uzten dute emakumearen egoera, era horretara, gizarteek emakumeen gainean eragindako isolamendua, sufrimendua, errepresioa eta erabileraz jabearaziz.
Paloma Navares Burgosen jaio zen 1947an eta diziplina anitzeko artista da. 80ko hamarkadaz geroztik teknika hibridoak erabilita lanean dihardu; aldi berean, euskarri eta baliabide desberdinak ba-tzen ditu.
(Puede haber caducado)