20 jornalero etorkin tiroz zauritu ditu kapataz batek
Berria, , 19-04-2013ATENAS. Atzeratutako soldatak jasotzeko protesta egin zuten Grezian marrubi biltzean jarduten duten 200 bat jornalero etorkinek, Bangladeshekoak gehienak. Peloponesoko lur sail baten jabeak sei hilabeteko soldatak zor zizkien langileei, eta ordaintzeko asmorik ez zuen. Liskarrak sortu ziren bi aldeen artean, eta, ehizako eskopeta batekin tiro eginda, 20 bat etorkin zauritu zituen kapataz batek. Poliziak lurjabea atxilotu du, eta kapatazak ihes eginda daude. Zauritu guztiek senda agiria jaso dute.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)