ZARAUTZ

'Zarauztik Mundura 2013' kartel lehiaketako irabazleak 600 euro jasoko ditu

Diario Vasco, 19-04-2013

‘Zarauztik Mundura 2013’ kartel lehiaketa antolatu du Udaleko Inmigrazio sailak. Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du, banaka edo taldean, Euskal Herrian bizi den 16 urtetik gorako edozein pertsonak, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik. Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, originala eta argitaragabea, edozein teknika erabilita egina, betiere lan horren erreprodukzioa posible bada.

Kartelen gaiak zerikusia izango du Zarauztik Mundura Jaiarekin, eta Zarauzko kultura – aniztasuna eta kulturen arteko integrazioa islatuko ditu. Beste alde batetik, ondo ikusteko moduan testu hau sartuko da, euskarari lehentasuna emanez 3/1 – eko proportzioan: ‘Zarauztik Mundura 2013 – maiatzak 25. Fiesta de las Culturas 2013 – 25 de mayo’.

Sariari dagokionez, sari bakarra izango da, 600 eurokoa. Lanak apirilaren 29a arte aurkeztu daitezke. Lanak zuzenean aurkeztu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera (8:30eatik 14:30era), edo postaz bidaliko dira, ondoko helbidera: Zarauzko Udala – Jendarte Zerbitzuak Departamentua, Zigordia kalea 33. Zalantzak argizeko, 943.005127 telefonoa edo e – maila: jaranguren@zarautz.or

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)