Frantziako Poliziak etorkin familia bat atxilotu du Angelun
Berria, , 17-04-2013ERREDAKZIOA BAIONA
Frantziako Poliziak etorkin familia bat atxilotu zuen atzo Lapurdin, goizean. Etxean atxilotu zuten bikotea. Lehenik, Petrossyan senar-emazteak atxilotu zituzten, eta Angeluko polizia etxera eraman. Gero, bikotearen haur txikiena hartu zuen Poliziak. Bikotearen bi haur zaharrenak Baionako Citadelle eskolan ari dira ikasten. Cimade elkarteak gogor salatu du bikotearen atxiloketa, eta libre uzteko eskatu du. Cimadek nabarmendu du bikoteak bizi arrunta daramala eta, haien haurrak eskola frantsesean egoteaz gain, gizonak lan egonkorra duela. Frantziako eskolan dauden haurren gurasoak ezin direla kanporatu nabarmendu du Cimadek, eta, haur horien egonkortasuna bermatze aldera, gurasoen egoera administratiboa zuzentzeko eskatu dio Frantziako administrazioari. Ohartarazi du agiri administratiboak ez izatea ez dela delitua. Familiari egonkortasuna emateko eskatu du.
(Puede haber caducado)