Immigranteen aurkako sarekadan, 378 atxilotu

Berria, , 12-04-2013

SAN PETESBURGO. Errusiako Poliziak eta immigrazio zerbitzuek 378 lagun atxilotu zituzten atzo San Petesburgoko Sennoi azokan. Atxilotuetatik 330, immigrazio arauak betetzen ote dituzten aztertzeko atxiki dituzte, eta gainerakoak istiluengatik. Irar Kaukasoko herritar bat azokan labankadaz hil ostean egin dute sarekada.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)