Estatubatuarrak, etorkinei paperak ematearen alde

Berria, , 12-04-2013

WASHINGTON. AEBetan paperik gabeko etorkinek —11 milioi inguru— herritartasuna lortzearen alde agertu dira estatubatuarren %64, Wall Street Journal egunkariak eta NBC telebistak argitara eman duten inkesta baten arabera. Kongresuak hurrengo egunetan helduko dio immigrazio legeari, eta hamar urteko epea aurreikusten dute paperak lortzeko. Galdekatuen %69k bost urte edo gutxiagoan emango liekete herritartasuna paperik gabeei.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)