Etorkinei buruzko iritziak jasotzeko inkesta kaleratu dute Azkoitian
Aniztasun Kontseiluak errezeloekin amaitzeko azterketa egin nahi du
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 02-04-2013Azkoitia. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, herritarren artean “zurrumurru eta iritzi oker ugari dago” herrian bizi diren etorkinen inguruan.
Udal agintarien ustetan, horrek “hainbat errezelo sortzen ditu herrian” eta horregatik Aniztasun Kontseiluak “iritzi horiek bildu, aztertu, eta egiazkoak diren ala ez konprobatzeko azterketa” abiatu nahi du, beti ere, sortutako egoerari “buelta emateko asmoz”. Azterketaren emaitzak ezagutu ondoren Aniztasun Kontseiluak “benetako informazioa” kaleratuko du.
Ikerketa egiteko, Aniztasun Kontseiluak herritarren laguntza behar du eta horregatik okasiorako prestatu duen inkesta erantzuteko eskaera luzatu nahi die azkoitiarrei. Galdetegi hori udalaren web gunean eskuratu daiteke eta bete ostean, Elkargunean, udal liburutegian eta udaletxeko harreran jarriko dituzten kutxetan laga ahal izango da.
Ekimen honekin Azkoitiko Aniztasun Kontseiluak “herritar guztien arteko elkarbizitza hobetu” nahi du eta horregatik inkesta betetzera animatzen ditu azkoitiarrak.
(Puede haber caducado)