Arrazistatzat jotako aurkezleak saria itzuli du
Berria, , 22-03-2013TELEBISTA. Ferenc Szanislo Hungariako telebista aurkezleak kazetaritza saria jaso berri du, baina jasotako kritiken ondorioz itzuli egin du. Ijito eta juduen aurkako iruzkinak egiteagatik ezaguna da Szanislo, eta Hungariako Gobernuak hari kazetaritza saria eman izanak kritika asko eragin ditu, batez ere AEBetan eta Israelen. Juduak eta ijitoak iraintzeko erabili izan ditu saioak, eta 2011. urtean iruzkin horiengatik isuna jaso zuen.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)