2008tik Nafarroan galdutako lanpostuen herena etorkinena da

Berria, , 21-03-2013

UGTk salatu du «krisiak gogorren erasandako taldeetako bat» dela etorkinena. Sindikatuak emandako datuen arabera, 2008tik Nafarroan galdutako lanpostuen herena dagokie atzerritarrei: 11.000 postu inguru. Etorkinen langabezia tasa «boskoiztu» egin da Nafarroan: Gizarte Segurantzan 7.000 atzerritar gutxiago daude izena emanda, kanpotarren %23,8; bertakoen artean %9,9 jaitsi dira izen emateak. Hala, langabezian daudenen %26,6 dira etorkinak, 2007an baino %5,6 gehiago.

Soldatak ere apalagoak dira atzerritarrentzat, urteko batez besteko soldataren azpikoak: 6.841 euro gutxiago kobratzen dute; andrazkoen kasuan, 10.676 eurora heltzen da aldea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)