Hungariak antisemita bati eman dio kazetaritza saria
Berria, , 19-03-2013BUDAPEST. Konstituzio berriak eragin dituen kritikak are gehiago nahasteko, juduak eta ijitoak iraintzeagatik —primate deitu izan die— nabarmentzen den telebista aurkezle bati eman dio Hungariako Gobernuak urteko kazetaritza saria. Ferenc Szaniszlo Echo TVko aurkezlea gobernuaren sokakoa da; hura saritu dutela jakitean, beste hamabi kazetarik uko egin diote zegokien saria jasotzeari.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)