63 elkartek babestu dute arrazakeriaren aurkako martxa

Berria, , 15-03-2013

DONOSTIA. Igandean egingo dute Trintxerpe eta Donostia artean arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxa. Martxa 11:30ean abiatuko da, eta 13:00etarako Donostiako Bulebarrean egotea espero dute antolatzaileek. 63 elkartek babestu dute martxa, iaz baino zazpi gehiagok. Likidaziorik ez da aurtengorako aukeratu duten leloa, eta etorkinengan krisiak duen eragina salatuko dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)