Etorkin bat «irregularki» atxilotu eta bota dutela salatu du SOS Arrazakeriak

Berria, , 14-02-2013

Erredakzioa Bilbo

Etorkin bat «modu irregularrean» atxilotzea eta kanporatzea egotzi dio Bizkaiko SOS Arrazakeriak Espainiako Poliziari. Azaroan Zorrotzaurren (Bilbo) eginiko sarekadan identifikatu zuten herenegun atzemandako atzerritarra; paperik ez zuela-eta, kanporatze agindua ezarri zioten —legez, deliturik ezean, isun bat jarri behar liokete—, baina ez zioten oharra helarazi. Hain justu, ohartarazpena emateko atxilotu zuen Poliziak, SOS Arrazakeriaren arabera: «Fede txarrez jardun dute. Oharrok etorkinen abokatuei bidal diezakiekete, helegitea aurkeztu ahal izan dezaten». Era berean, elkarteak azaldu du etorkinak Ertzaintzaren kontrako salaketa jarria zuela, irailaren 26ko greban ustez pilotakada batek eragindako zauriengatik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)