Inmigrazioaren gaiari lotuta dagozan ikastaro barri bi eskainiko dabez Bermeon

El Correo, IRATXE ASTUI, 14-02-2013

Bermeoko Udaleko Gizarte Ongizaterako Patronatuak, Biltzen, Eusko Jaurlaritzaren Atzerritarren arloko Informazioa, Prestakuntza eta Lege aholkularitzako Zerbitzuaren bidez, immigrazio arloko prestakuntza beste bi ikastaro eskainiko dauz, herrian etorkinakaz lan egiten daben esparru ezberdinetako teknikariei zuzenduta. Lehenengo tailerra ‘Administratuak diran herritar barrien giltzarri kulturalak eta kulturartekotasunerako eskuduntzak’ tituluduna izango da. Horretan, kultura ezberdinak daukezan pertsonekin modu eraginkorrean lan egiteko beharrezkoak diran eskuduntzen barri emango da, besteak beste.

«Bermeon bizi diren hiru kolektibo nagusienetan zentratuko da; Ekialdeko Europa – Errumania, Latinoamerika – Bolivia eta Magreb – Sahara, hain zuzen be», zehaztu dabe udal iturriek. Saioak otsailaren 22an eta martiaren 1ean burutuko dira, lehenengo taldearentzako eta hilaren 28an eta martiaren 7an, bigarrenentzako. Hurrengo ikastaroa, bestalde, ‘Generoa eta inmigrazioa’ izango da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)