Papergabeei osasun arreta kobratzen diela ukatu egin du Nafarroako Gobernuak
Berria, , 10-01-2013Erredakzioa Iruñea
PSN salatutakoaren kontra, paperik gabeko etorkinei osasun arreta ematen diela defendatu du Nafarroako Gobernuak. «Etorkinak baliabide ekonomikorik ez duela argudiatzen badu, faktura baliogabetu egiten da», esan du. PSNk kontrakoa jakinarazi du, eta osasun arreta doakoa eta unibertsala izan behar duela aldarrikatu du. Gainera, oso larria iruditzen zaio Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak landa eremuko larrialdietako murrizketen aurka iragarri diren bi elkarretaratze debekatzea.
Bestalde, Frantziako Gobernuak lege proiektu bat aurkeztu du Espainiakoarekin osasun alorrean duen elkarlan eta lankidetza ituna berresteko. Euskal Herrian eragina izango du.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)