ZESTOA

Tango eta milonga ikuskizuna Zestoako arkupetan

'Baztango' ekimena izango da ikusgai Arozena hotelean, ostegunetik igandera

Diario Vasco, , 04-12-2012

Aurten, 8. aldiz, Joseba eta Bakartxoren dantza eskolak ‘Baztango’ ekimena egingo du Zestoako Arozena hotelean, abenduaren 6tik 9ra. Baztango ekimena oporraldi berezi bat da, dantza du ardatz, batez ere tangoa. Irakasle ezagun franko bilduko dira egonaldian: Joseba Pagola eta Bakartxo Arabaolaza (ekimenaren sustatzaileak), Bruno Tombari, Maria Angeles Caamaño, Adriana Naveira eta Fernando Sanchez; Ariel Yuryevic eta Mariano Quiroz (Dj-ak).
Ikastaroez gain, festa ere izango dute; esate baterako, sagardoa dastatzea eta musika Son de Cuba taldearekin.
Egonaldiari amaiera emateko, ikasle eta irakasle talde hau udaletxeko arkupetara aterako da eta tango eta milonga ikuskizuna eskainiko dute, igandean, abenduaren 9an, 12:30etik 14:00etara bitartean.
Gabon entseguak
Jaiotza biziarekin gabon gauean irteten den taldea entsaiuekin hastera doa. Lehenengoa bihar, asteazkena, gaueko 21:00etan egingo dute, kultur etxean, eta geroago 13 eta 19ean izango dira, leku eta ordu berean. Parte hartu nahi duenak entsaioetara azaldu dadila.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)