«Immigrazio masiboa» saihesteko neurriak, Frantzian

30.000 erregularizazio egingo dituzte urtean; egun, 200.000 eta 400.000 etorkin artean daude paperik gabe

Berria, , 29-11-2012

ERREDAKZIOA
«Ez da, 1981 eta 1997an bezala, erregularizazio masiborik egingo», esana du Frantziako Barne ministro Manuel Vallsek, eta errealitatera eraman du. Atzo Ministroen Kontseiluan aurkeztu zuen «immigrazio masiboa» saihesteko asmoz hori erregulatzeko agiri bat. Bertan zehazten du gobernuak 30.000 erregularizazio egingo dituela urtean, egun 200.000-40.000 etorkin inguru daude paperik gabe. Gainera, aurten iaz baino pertsona gehiago botako dituela; iaz inoiz baino gehiago bota zituen, orain arteko mugara heldu zen urte hartan Frantzia; 33.000pertsona bota zituen.

Hainbat hilabetetan immigranteen aldeko elkarteek egindako borrokak erabakia atzeratu du. Baina Vallsek azaldu du Frantziak legeak «errespetatu» behar dituela, eta ezin dituela «mundu osoko immigranteak» onartu.

Erregularizazio aukerak

Erregulazioa lortu ahal izateko, adierazpenak azaltzen dituen hainbat puntu bete behar ditu. Ondorengo egoeretan dauden pertsonek lortu ahal izango dute.

Lehenengoa, Frantzian edo Ipar Euskal Herrian gutxienez bost urte daramatzanak, gutxienez 30 hilabete egin baditu lanean, edo azken urtean gutxienez zortzi hilabetetan lan egin badu; eta gainera, hori frogatzeko aukerarik badu soilik, hau da, nomina edo kontratua izan badu.

Bigarrena, bertan gutxienez bost urte daramatzaten bikoteak izango du aukera. Seme edo alabarik badute, eta gutxienez hiru urte badaramatza eskolaratua.

Paperak dituen pertsona baten bikotea izatea da hirugarren aukera. Frantzian edo Ipar Euskal Herrian gutxienez bost urte bizi izatea eta bikotekidearekin batera bizitzen hemezortzi hilabete baino gehiago pasatu dituena.

Laugarrena, gazteei dagokienez, 18 urte izatean, 16 urtetatik bizi izan badira bertan. Eskolaratzea «ohiko eta serioa» izan bada, eta herrialde horretako norbaitekin «harremanik» badu, izango du paperak lortzeko aukera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)