Euskararen egunaren inguruan jarduera ugari antolatu dira
Kantu- jira berezia, Zarauzko hizkuntza txikiak ezagutzeko aukera, Telmo Esnal bere azken filma aurkeztuz ....
Diario Vasco,
,
28-11-2012
Datorren astelehenean, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen da, eta egun honen inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira Udaleko Euskara sailetik. Honen berri eman zitzaigun atzo eguerdian.
Hasteko, atzo arratsaldez euskararen erabileraren kale neurketa aurkeztu zuen Belen Uranga zumaiarrak. Bera izan da kalean egindako ikerketaren buru, alegia, zenbat hitz egiten den euskaraz Zarautzen, non hitz egiten den, adinak… Euskararen egunaren atarian, larunbat arratsalderako kantu – jira berezia antolatu da. 17:15ean Donibane plazatik abiatuta, herriko ikastetxeetako ikasle eta gurasoek hartuko dute parte, nahiz herritarrei irekia izan. Jaione Eskudero, Mertxe Isasti eta Jon Arrutik hartu dute entsaioetako ardura. «Eskerrak eman nahi dizkiegu», aitortu zuen Gari Berasaluze, Euskara saileko zinegotziak, egitaraua jakinarazten zuen bitartean. «Iaz ikastetxeetako haurrekin egun ederra izan zen eta ea aurten ere errepikatzen dugun». Egun eta ordu berean, Kontseiluak antolatuta ‘Euskaraz bizi nahi dugu’ aldarrikapen – festa – manifestazioa dago antolaturik Donostian. «Deialdiarekin guztiz bat egiten dugu», zioen zinegotziak.
Bestalde, astelehena, abenduak 3an, Inmigrazio sailarekin batera, eremu urriko hizkuntzei lekua egingo zaie. Zarautzen 40 hizkun – tza desberdin hitz egiten dira eta txikienei egingo zaie tartea arratsaldeko zazpietatik aurrera Modelo aretoan, Julen Aranguren, Inmigrazio teknikariak atzo jakinarazi zuen bezala. «Besteak beste, Guarania (Paraguai), Quetziquel (Guatemala), Aimara (Bolibia), Punjabi (Pakistan), Mandinga (Senegal), Bereberea (Afrika ifarraldea) entzuteko eta beraien egoera ezagutzeko aukera izango dugu».
Asteartean, abenduak 4an, ikastetxeko ikasleek Telmo Esnal zuzendari zarauztarraren ‘Urte berri on amona’, filma ikusteko aukera izango dute, bi saioetan goizean zehar, 9:00 eta 11:30ean Modelo aretoan. Egun berean, 19:00etan, Telmo Esnal bera Modelon izango da, ‘Hamaiketakoa’ film laburra aurkezteko, Zarauzko Joxhe Mari taberna atarian grabaturikoa eta zuzendariak herrian aurkeztu nahi izan duena. ‘Amona putz’, ‘Taxi’ … filmak ikusteko aukera ere izango da.
Atzoko ekitaldiaren barne, pegatina lehiaketaren sariak ere banatu ziren. 300 pegatina inguru jaso dira eta lehen saria Maddi Gomez – ek jaso zuen, egitarauaren kartela egiteko irudia; eta aipamena jaso dutenak: Ainhoa Berra, Nerea Bilbatua eta Azahara Etxabe.
(Puede haber caducado)