Oarsoaldea-Buruntzaldea
Errenteriako Mikelazulo elkarteak XVII. Herrien Astea ospatuko du gaurtik aurrera
Larunbatera bitartean hitzaldiak, afari bat, proiekzioak eta kontzertuak daude Aurtengo lema 'Denok gara etorkinak' da eta honela atzerritarrak ez direla mehatxu bat aldarrikatu nahi dute
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 21-11-2012Errenteria. Hitzaldia, laburmetraia, solasaldia, erakusketa bat, afari bat eta kontzertuak izango dira gaur hasi eta larunbatean bukatuko den XVII. Herrien Astean, Errenteriako Mikelazulo elkarteak antolatuta. Aurtengo lema Denok gara etorkinak da.
Ekimen honekin etorkinak mehatxu bat ez direla adierazi nahi dute eta beraiek direla krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari direnak gogorazi dute: “Agerian jartzen ari da etorkinen aurkako filosofiak eta neurriak onartzea geure egoeraren aurka jotzea dela. Zapalkuntzaren katebegi guztiak elkartasunaren sarean bildu beharra dago”.
Asteari hasiera emateko, gaur 20.00etan elkartean bertan Andaluzia Zutik hitzaldia izango da. Pepe Caballero, Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT) erakundeko arduraduna, eta Lola Álvarez, Córdobako SATeko eta Somonteko lur-okupazioaren arduraduna, izango dira hizlariak. Jakitera eman dutenez, bere eginkizun nagusia lurraren aldeko borroka da, lursail publikoak eta lurjabeenak okupatuz. Jornalarien zazpi kooperatiba altxatu dituzte lur horietan.
Programazioak bihar beste solasaldi batekin jarraituko du. 19.30ean Bidez Bide elkartea aurkeztuko dute: Zarautzen sortu zen 2009ko apirilean bertako eta etorkin jendeaz osatuta, eta Gipuzkoan aritzen da. Solasaldian Bidez Bideko ordezkariaz gain, parte hartuko dute Venezuela, Nicaragua eta Hondurasetik etorri eta egoera desberdinetan (etxe lanetan, orduzkako lanetan eta langabezian) dauden hiru emakume etorkinek.
Ostegunean 19.00etan Palestinari buruzko beste ikuspegi bat eskain-tzen duen Qalbi (Nire bihotza) laburmetraia proiektatuko dute. Ondoren, 22.30ean, baina De Cyne Reyna tabernan, kontzertua izango da: Yemamah taldearekin Brasilgo musikak en-tzuteko aukera izango da.
Ostiralean haurrek Herrien Astean parte hartuko dute, 17.00etan, Mikelazulon, Aniztasunaren koloreak tailerrean. Gauean, Mikelazulon 22.30ean, kafe-kontzertu bat egongo da Argentinako kantekin. Fabiana Boer izango da abeslaria eta gitarra eta bonbo legeroa Leandro Yakuk joko ditu. Amaitzeko, larunbatean 21.30ean Txintxarri elkartean afari mexikarra antolatuko da eta bukaeran rantxerez osatutako emanaldi bat egongo da.
(Puede haber caducado)