Italian ontzi bat atzeman dute 171 etorkinekin

Berria, , 06-11-2012

ERROMA. Italiako Polizia Fiskalak 171 etorkin zeramatzan arrantzontzi bat atzeman du Siziliako uretan. Horietako 37 adingabeak dira, hango hedabideen arabera. Greziako bandera zuen ontziak, eta etorkinak Europako Batasunetik kanpokoak dira. Kontinenteko portu batera eraman dituzte, haien herritartasuna zehaztu, eta «beharrezkoa bada» estradizioak egiteko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)