Guraso eta etorkinentzat euskera eskola antolatu dabez Bermeon

El Correo, IRATXE ASTUI, 25-09-2012

Bermeoko Udaleko Euskera sailak herriko eusskaltegiakaz batera, gurasoentzako eta etorkinentzako euskera eskolak antolatu dabez, beste urte batez. Ekimenaren helburua da, guraso eta seme – alaben artean euskaldunon hizkuntzaren transmizioa bultzatzea eta beste alde batetik, «beste herrialde batzuetatik datozenei berton bizitzeko eta hartu – emona errazteko aukerak eta bideak zabaltzea», azaldu dabe ikastarook antolatzearen arduradunek.

Gurasoentzako ikastaro mota bi egongo dira. Bata, euskaraz ez dakitenentzat zuzenduta egongo da, eta bestea, berbetan jakin arren, alfabetatu gura dabenentzat. «120 orduko iraupena izango dabe eta 20 euroko prezioa», zehaztu dabe. Etorkinentzako ikastaroari jagokonez, datorren hilean hasiko da. Hori be 120 ordukoa izango da, eat matrikula 10 eurokoa.

Aurtengoan be, Udalak euskera ikasteko diru – laguntzak eskainiko dauz. Horretarako baina, hiru – lau baldintza bete beharko dabez ikasleek: Bermeon erroldatuta egotea, 16 urtetik gora izatea, eskoletara joatea eta asistentzia egiaztatzea. Udalak matrikularen erdiagaz lagunduko dau.

Berbalagunek

Beste alde batetik, Bermeoko Udaleko Euskara sailak, aurten be, Berbalagun egitasmoa abian ipiniko dau. Horretan, «euskeraz berba egin gura dauen edozein pertsonak parte hartu ahal izango dau», animatu Euskara sailetik.

Aurreko urteetan, 50 bat lagun alkartzen ziran berba – taldeetan eta urtean zehar antolatzen ziran ekintzetan ehundik gora pertsonek parte hartzen eben. «Aurten, parte – hartzea mantentzea edo handitzea espero dogu», esan dabe.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)