Cheikh Lo eta Kila izango dira Getxoko Folk Jaialdiko kartelburu

Guztira 12 kontzertuk osatuko dute, eta Xabier Lete omenduko dute 'Sortuko dira besteak' emanaldian

Berria, Erredakzioa Bilbo, 01-08-2012

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiko kartelburu izango dira aurten Cheikh Lo musikari senegaldarra eta Kila musika talde irlandarra. Guztira, 12 kontzertu gozatzeko aukera egongo da. Horietako batean, Mikel Urdangarin eta Cristina Pato gaita jotzaileak batera arituko dira. Horrez gain, hainbat musikarik omenaldia egingo diote Xabier Leteri Sortuko dira besteak emanaldian: Pettik, Arantxa Irazustak, Eñaut Elorrietak, Alex Sarduik eta Amets Arzallusek, besteak beste.

Ohi bezala, iraila hasieran izango da nazioarteko folk musikaz gozatzeko parada Getxon, 5etik 9ra bitartean. Kontzertu nagusiak Areeta auzoan izango dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)