ZUMAIA

Munduko kulturen jaialdia Zumaiara inguratuko da aurten ere

Brasil, Eslovakia eta Euskal Herriko dantza taldeek desfilea egingo dute bihar herrian zehar

Diario Vasco, - J.L. ROMATET | ZUMAIA., 27-07-2012

Urteroko legez, Bidasoaldeko nazioarteko gazteen folklore jaialdiaren bisita izango da Zumaian. Eslovakia eta Brasilgo dan-tza taldeak inguratuko dira bihar Zumaiara. Hauekin batera Eraiki Dantza talde antolatzailea izango da geurean. 12:30ean desfilea egingo dute herriko kaleetan zehar.
Kornicka Folk Group Trencin hirian sortu zen 1999. urtean. Povazie eskualdeko hiri garrantzitsuena da Trencin. Taldea, gaur egun, 6 eta 18 urte bitarteko 100 lagunek osatzen dute, eta Eslovakiako mendebaldeko folklorea mantentze lanetan dihardu. Haurren jokuak, abestiak, esaerak eta dantzak uztartzen dituzte.
Tarca Nativista taldea, aldiz, Brasilgo Paranako Pato Branco hirian sortu zen 1987. urtean, bertako Gauchoen ohiturak zaintzen dituen ‘Tarca Nativista’ zentroan. Dantza tradizionalen eta koreografien bitartez, Brasildo lurralde eta aro desberdinetako kultura gerturatzen dute. 22 dantzariez gain, musikariak ere badituzte, denak ere arropa tradizionalekin jantzita.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)