Pertsonaia. Laszlo Csatary

Atzeman dute nazi zaharra

Berria, N. ZINKUNEGI, 19-07-2012

Budapesten atxilotu dute Laszlo Csatary 96 urteko nazia, Hungariako ustezko gerra kriminala. 1944an, Hungariako poliziaburua zenean, Eslobakia ekialdeko kontzentrazio esparrutik Auschwitzera 15.700 judu deportatu izana leporatzen diote. 1945ean, Hungariako Kosice herritik ihes egin zuen, eta heriotza zigorrera kondenatu zuten. 1949an, Jugoslaviako errefuxiatu modura Kanadara heldu zen, eta 1997an hango nazionalitatea kendu zion Kanadako Gobernuak, hura eskatzean gezurra esateagatik. Ordutik, Budapesten bizi izan da, eta nazioarteko presioaren eraginez atxilotu du Hungariak. •

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)