Etorkinen ontzi bat jitoan aurkitu dute Australian
Berria, , 05-07-2012SYDNEY. Australiako itsas salbamendu indarrek 180 lagunez betetako itsasontzi bat aurkitu dute nora ezean Christmas uhartetik gertu. Motorra apurtua zuen ontziak. Bidaiarietako 130 babes politikoa eskatzeko asmotan atera ziren Indonesiatik. Azken bi asteetan beste bi hondoratze izan dira eremu berean. Ekainaren 21ean 90 lagun hil ziren; babes politiko bila zihoazen denak Australiara.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)