Errumanian 20 ijito inguru kutsatu dira fabrika batean

Berria, , 06-06-2012

BUKAREST. Errumaniako Baia Mare hiriko hogei ijito inguru intoxikatu dira gai kimikoak ekoizten zituen fabrika bateko hondakinekin. Romani Criss GKEak salatu du hiriko udalak txabolak utzi eta eraikinean bizitzera behartu zituela 1.000 ijito inguru. Pozoitutakoen artean umeak daude, eta batzuk ospitalera eraman behar izan dituzte. GKEak salaketa bidali die AEBei, EBri eta Errumaniari.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)