ALEGIA

Erakusketa inaugurazioa eta ipuin afrikarren kontaketa gaur

Diario Vasco, , 05-06-2012

Gaur Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatzen dela-eta, Tolosaldean antolaturiko Aste Berdearen baitan, ‘Arándonos la piel’ erakusketaren inaugurazio ekitaldia izango da kultur etxean, 17:00etatik aurrera. Mugarik Gabeko Albaitariak erakundearen eskutik iritsi zaigun erakusketa da hau, Celia Muriasen argazkiekin osatua. Gaurtik ekainaren 30era bitartean izango da ikusgai. Gaurko ekitaldian, ‘Kwaku Ananse/ Armiarma gizona’ ipuin afrikarraren kontaketa ere izango da, kontalariak Abbas Bature eta Idoia Sanchez izango direlarik.
Mugarik Gabeko Albaitariak erakundearen eskutik, Ugandako argazki erakusketa honetan, herrialdeak lurrarekin duen harreman estua eta hango errealitatea islatzen dira. Ugandarren %80 nekazaritzatik bizi eta ekonomiaren sektore garrantzitsuena da; ordea, gobernuak aurrekontuen % 3,8a bakarrik bideratzen du, zergatik?. Celia Murias argazkilariak bere modura erantzuten dio galdera honi.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)